Arbizuko Udalak jakinarazi du etxeko surako egur loteak nahi dituenak dagoeneko eskatzeko aukera duela. Izena emateko udalaren 948 460 017 telefono zenbakira hots egin beharko da. Epea maiatzaren 23ra arte zabalik dago. Lote bakoitzeko 35 euro ordaindu beharko dira. Ordainketa udalak Caixan duen s64 2100 5169322200022902 kontu korrontean egin beharko da.