Bizi festa Arbizun

Guaixe 2025ko mai. 19a, 14:47

Maiatzarne 25ean, igandea, Bizikleta ibilaldi berezia izanen da, Arbizun, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.

Maiatzaren 25ean, igandea, Sakanako Mankomunitateak antolatutako bizikletaren festa izanen da, Arbizun. Ibilaldi erraza egin ondoren, auzatea, jolasak, ipuin kontalaria eta txirrindulak konpontzeko tailerra izanen dira. Maiatzaren 20ra arte eman daiteke izena 948 464866 edo 648 070710 telefonoetan edo kirolak@sakana-mank.eus edo anitzartean@sakana-mank.eus helbide elektronikoetan. Adin guztiendako bideratutako ekimena da, baina 10 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dira. Ibilbidearen informazioa eta abar Sakanako Mankomunitatearen webgunean.

2025eko Bizi festa. Bizikleta ibilaldi berezia

Maiatzak 25 igandea

Arbizu

10:00 Bi orduko bizikleta ibilaldi erraza. Bukaeran, partaide guztien artean opariak zozketatuko dira, eta auzatea.

12:00 Izaskun Mujika ipuin kontalaria.

12:30 Herri jolasak eta bizikletak konpontzeko tailerra.