Arbizuko Udalak udako tailerrak eskaintza prestatu du. Aisialdi tailer horiek haurrei zuzenduta daude, zehazki, 2015 eta 2021 urteen artean jaiotakoendako da. Garilaren 1etik 31ra izanen da, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Izena eman nahi duenak info@arbizu.eus webgunera mezua bidali edo 948 460 017 telefono zenbakira hots egin dezakete. Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena. Haur baten matrikulagatik 125 euro ordaindu behar dira eta bi edo gehiago badira 75 euro haur bakoitzeko. Gurasoak langabezian badaude 70 euro izanen dira.