Nafarroako Kroketaren VIII. Astea gaur hasi eta garagarrilaren 1era arte ospatuko da. Lehiaketarako propio sortu dute kroketa bat Nafarroako 90 tabernatan. Horiek dastatzeko Iruñeko auzoetatik edo 11 herrietatik pasa beharra dago. Parte hartzaileen artean Arbizuko Olatzea dago. Hark sagardotan egindako txistor kroketa eskainiko du asteartetik igandera 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Harinas Urdanozek, Iruñeko Alde Zaharreko Elkarteak eta ANAPEH Ostalaritza Elkarteak antolatu lehiaketa. Sariak garagartzaroaren 4an banatuko dituzte.