Atletismoa

Sihets Agirre, txapelduna

Guaixe 2025eko maiatzaren 28a

Sihets Agirre arbizuarra, podiumaren gorenean. DANTZALEKU SAKANA

Dantzaleku Sakanako korrikalariak pistako 3.000 metroak irabazi zituen

Dantzaleku Sakana atletismo eskolakoek NKJ-etako Pista Txapelketan lehiatzen jarraitzen dute. Horrela, Sihets Agirre Arruti arbizuarra kadete mailako 3.000 metroko Nafarroako txapelduna da, lasterketa itzela eginda. Gainontzeko kideek ere lan ederra egin zuten. 

Bestalde, klub sakandarrak Sakana Atletismo Eguna antolatu zuen maiatzaren 17an Dantzalekun, atletismo modalitate ezberdinak erakutsi zizkien neska-mutilei.