Motorzale bat larri zauritu zen Arbizun

Guaixe 2025eko ekainaren 2a

Arbizuko ikuspegia San Joan ermitatik. ARTXIBOA

Aralarko magalean, iristeko zaila den gune batean erorikoa izan zuen.

45 urteko gizon bat larri zauritu zen larunbat goizean, 06:57an. Arbizuko Aralar magalean, Ministroko Harria dermioan erorikoa izan zuen, Aralarko bira edo GR20 mendi ibilbidean. Larrialdi zerbitzuak gaztigatu zutenez, iristeko toki zaila zen eta erreskate helikoptero batek esku hartu behar izan zuen zauritua ebakuatzeko. Gizonak trauma torazikoa du, eta bizi euskarri aurreratuko anbulantzian eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Operatiboan Altsasuko suhiltzaileek, Erreskate Teknikoko Taldeak, mediku talde batek, basozainek eta Foruzaingoak parte hartu zuten, eta horiek arduratu ziren lana koordinatzeaz eta gertakariaren nondik norakoak argitzeaz. Operazioan, helikopterotik anbulantziara aldaketa bat egin zuten, zauritua berehala artatzea bermatzeko.