Pilota

Joseba Ezkurdiak omenaldia jasoko du Arbizun

Guaixe 2025eko ekainaren 4a

Ezkurdiak herritarren aitortza jasoko du.

Ekainaren 21ean, larunbata, pilota jaialdi berezia antolatu du Arbizuko Udalak, omenaldiarekin. batera

Arbizuko San Juan festen bezperetan, ekainaren 21ean, Arbizuk omenaldia egingo dio Joseba Ezkurdia pilotariari. Horretarako pilota jaialdi polita antolatu dute ekainaren 21ean, 18:00etan, Arbizuko kiroldegian. 

Hasteko pilotari afizionatuen partida izango da. Josu Igoa etxarriarrak Olaetxea izango du aurkari lau eta erdian. Ondoren, Joseba Ezkurdiak omenaldia jasoko du herritarren partetik, eta bukatzeko Ezkurdia lanean jarriko da. Gaskuerekin osatuko du bikoa, Zabalaren eta Bikuñaren kontra jokatzeko.