Udalak eskola zaharrak janzteko kontratua eman du

Guaixe 2025ko eka. 11a, 11:41

Arbizuko eskolen eraikina zena. ARTXIBOA

Altzariak eta ikus-entzunezko azpiegitura eskuratu ditu.

Arbizuko Udalak eskola zaharren eraikina berritu eta kultur jardueretara bideratu du. Eraikina janzteko deialdia egin zuen udalak. Besteak beste aulkiak, mahaiak, armairuak, soinu ekipoa, 100 hatz beteko telebista eta hura paretan jartzeko euskarria eta eszenatokia (5x3 metro). Hiru eskaintza jaso zituen udalak eta kontratua Montte SM enpresari eman zion 22.725,13 euroren (BEZ barne) truke. Enpresak bi hilabete ditu altzariak eta ikus-entzunezko bitartekoak Arbizura eramateko.