2010eko uda "aspergarri" batean sortu zuten Ulon, Rayo, Txirri eta Estane arbizuarrek Nafarroa 1512 taldea. Duela hamabost urte. "Uda aspergarri hartan zerbait egiteko hasi ginen. Bestetik, gu beti politikan ibili gara eta borroka ideologikoa egiteko modu bat zen ere".
Urteurrenean 'XV urtez Bihotzez eta jarreraz' diskoa kaleratu du Nafarroa 1512 taldeak
Taldearen hamabosgarren urteurrenean disko berria kaleratuko dute: XV urtez Bihotzez eta jarreraz; taldearen ibilbidearen seigarrena. Kontzertu bira berria hasiko dute ere. Diskoaren aurkezpena eta biraren hasiera ekainaren 20an, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranazko gaztetxean izanen da, eta arbizuarrekin Bulkada talde gonbidatua ariko da ere.
Lau kiderekin hasi zen Nafarroa 1512 taldea duela hamabost urte: Rayo bateria jolea, Ulon gitarra jolea, Txirri ahotsa eta Estane baxu jolea. Gerora, 2014. urtearen inguruan, Aritz bigarren gitarra jolea batu zitzaien. Tartetxo batean Estanek taldea utzi zuen eta Txokok hartu zuen bere tokia, eta 2023an urtean Txirrik taldea utzi eta Gaizka sasrtu zen ahots berri moduan.
"Hamabost urte pasa dira eta, orokorrean, esango genuke ez genuela honaino iristea espero". Nafarroa 1512 taldea "momentu bakoitzean" moldatzen joan da, eta "erabat ezustean" harrapatu dieten momenturik ez dituztela esan esan dute taldekidee: "Beti momentu kritikoren bat izan dugunean argi izan dugu gehiengoak taldearekin jarraitzea nahi genuela". "Egunez egun eta astez aste" joan den taldea dela esan dute taldekideek, "tarte honetan gorabeherak izan ditugu, taldekide guztiak ez gara hemen egon eta Txirriren kasuan taldea uztea erabaki zuela", baina "honaino" iritsi da, "hamabost urte pasa dira".
Taldearen ibilbidea ikusita, ideia aldetik ez dela aldatu esan dute musikariek: "Ezkertiarrak eta abertzaleak gara, eta aterki horren barruan doa gure ideologia guztia". Musikari dagokionez, "hasi ginenean ez genekien instrumenturik jotzen, eta pixkanaka joang ara ikaste eta hobetzen". Talde arbizuarraren aldaketarik nagusiena, beraz, musikaren kalitatea dela esan dute: "Nahiz eta egiten dugun musika nolabait erraza den, ezer ez jakitetik azken urte hauetan behintzat zer edo zer gehiago ikasi dugu".
"'Garraxirik sakonena' diskoa inflexio puntu bat izan zen taldearendako"
Hamabost urtetan bost disko kaleratu ditu talde arbizuarrak; sei ekainaren 20an aurketuko dutena zenbatuta. Hasi eta gutxira 2012an, Irabazteko jaioak diskoa kaleratu zuten, 2016an Fronte berria, 2019an Garraxirik sakonena, 202an Iraungo du (hamargarren urteurrenarekin) eta 2023an Askatasun haizea. XV urtez Bihotzez eta jarreraz izanen da seigarrena. "Gogokoena edo bereziena beharbada Garrixirik sakonena diskoa izan da; gure kantarik esanguratsuenak edo ospetsuenak hor daude, eta taldearen ibilbidean inflexio puntu bat ekarri zuen". Disko horrekin "ezagunagoak" bihurtu zirela eta toki gehiagoetatik deitzen hasi zietela esan dute taldekideek.
Jarrera
Oi edo Streetpunk estiloa egiten du Nafarroa 1512 taldeak. "Estiloa hasi ginko berdina da, eta estilo horren barruan bai esan dezakegu musikalki hobetu dugula". Esentzia ez du galdu.
Letrei garrantzia ematen dio taldeak: Nafarroako eta Euskal Herriko egoeraren inguruko gaiak, feminismoa, kapitalismoaren kontrako letrak, kontzientzia pizteko gaiak eta abar lantzen dituzte.
"Orokorrean zuzenekoetan hobetzen joan ginen, musikari gisa hobetu ahala eta pixka bat serioagoa edo profesionalizatzen joan ginen heinean, entseguak ere hobeto prestatzen ditugu, eta zuzenekoetan nabaritzen da". Zuzenekoak "prestatuagoak" dira ere eta historia bat kontatzen saiatzen dira: "Noski, gero zuzenkoan prestatu ez den jarrera bat ateratzen da ere".
XV
Nafarroa 1512 taldeak Askatasun Haizea bira amaierako azken aurreko kontzertua Ekinez jaialdian eman zuen, eta azkena ekainaren 14an emanen du, Ozaetako festetan. "Ilusio eta gogo handiz datorkigun hamabost urteko ibilbidearen bira berriari bide emateko". Bira berriaren lehenengo emanaldia diskoaren aurkezpena izanen da, ekainaren 20an, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranazko gaztetxean. "Hortik aurrera kontzertu dezente ditugu, gehienak Euskal Herriko toki desberdinetan, eta irailean Alemaniara joango gara", gerora Euskal Herrian birarekin jarraitzeko.