Reyno Gourmet berme-marka bat da, Nafarroako Gobernuak 2007an sortua eta INTIA sozietate publikoak sustatuta eta kudeatua. Reyno Gourmetek Nafarroako ostalaritzako bost establezimenduren jarduna aitortu zuen garagarrilaren 16an, horien artean dago Arbizuko Olatzea hotela. Guztiek ere bertako produktuarekin duten konpromisoagatik jaso dute aitortza. Horren adierazlea den plaka bat jaso zuen Valen Ormazabalek, Olatzeako arduradunak. Baita Reyno Gourmet marka bere komunikazioetan erabiltzeko ahalmena ere. Aurretik, 2023an, halako aitortza Etxarri Aranazko Aritzalgo jatetxea eta hotelak jaso zuen.
Reyno Gourmetek-eko ordezkariek adierazi zutenez, "bertako ekoizleekin eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate-markekin duen konpromisoagatik aitortu ditugu". Gaineratu zutenez, "guztiek landa sektorearekin lotutako ostalaritza ordezkatzen dute, eta desberdintzeko eta bezeroei eskaintzen dizkieten esperientzien kalitatea hobetzeko nahia erakutsi dute, gertuko produktuekin eta kalitate marken kontsumoa sustatuz", adierazi dute Reyno Gourmetetik.