Pilota

San Fermin Torneoko Urrezko Liga Arbizura helduko da

Guaixe 2025eko ekainaren 23a

San Fermin Torneoak geldialdia egingo du Arbizun. EMAKUME MASTER CUP

Lehen faseko biko onenak, Aldai-Bergara eta Salsamendi-Mendizabal, eta Etxegarai-Gaminde eta Zabaleta-Erasun lehiatuko dira San Juan egunean Arbizun

Laboral Kutxa Emakume Master Cup-ek antolatutako San Fermin Torneoko Urrezko Ligan pilotari onenak lehiatzen ari dira. Lehen fasean Zabaleta-Erasunek eta Aldai-Bergarak egin dute aurrera, eta B multzoan, aldiz, Etxegarai-Gamindek eta Salsamendi-Mendizabalek. 

San Fermin Torneoko Urrezko Liga azken txanpan sartu da. Arbizuko festetako egun handian, San Juan egunean, lehen faseko lau bikoterik onenek Arbizun neurtuko dituzte indarrak 18:00etatik aurrera hasiko den jaialdian. Lehenik eta behin Aldai-Bergarak Salsamendi-Mendizabal izango dituzte arerio, eta bigarrenik Etxegarai-Gamindek Zabaleta-Erasun.