Bero zegoen larunbatean Arbizuko pilotalekua, baina oraindik ere beroagoa izan zen Arbizuko herriak Joseba Ezkurdiari egindako omenaldia. Bihotzetik ateratzen dena. Hasteko, Irurtzun klubeko Igoak eta Olaetxeak lau eta erdian jokatu zuten; 18-15, bigarrena gailendu zen. Ondoren hasi zen Ezkurdiaren omenaldia. Katrin Gineak ongi azaldu zuen moduan, Arbizun hasi zen Ezkurdiaren ibilbidea, eta tarte honetan sei txapel ekarri ditu Arbizura, Binakako hiru, eta Lau eta Erdiko beste horrenbeste. Aurten zendutako Martin aita izan zuten gogoan, baita ere. Julio Soto lehengusuak eskerrak eman zizkion Josebari, bertsotan: "... baizik erori aldiro, zutik jartzen zarelako, bejondeizula zuri ta, makina bat eskerrik asko, hainbeste momentu eder, ematen diguzulako".
Ezkurdia-Gaskuek 20-22 galdu zuten Zabala-Bikuñaren kontra, eta Mata-Erostarbe 14-22 erori ziren Murua-Gabirondorekin.