Laboral Kutxa Emakume Master Cup-ek antolatutako San Fermin Torneoko Urrezko Liga Arbizura iritsi zen. San Juan egunean, festetako egun handian, jaialdi ederra hartu zuen Arbizuko Kiroldegiko frontoiak. Lehen partidan, Salsamendi-Mendizabalek Aldai-Bergara izan zituzten aurkari, San Fermin Torneoko finalerdietako postuaren bila. Partida ikusgarri eta lehiatuan, Salsamendik eta Mendizabalek 22-15 irabazi zieten Aldai eta Bergarari, eta ekainaren 27an Soraluzen jokatuko finalerdietarako txartela lortu zuten.
Bigarren partidan, San Fermin Torneoaren barruan, Uriartek eta Erasunek 22-17 hartu zituzten mendean Lopez eta Oses, partida lehiatuan. Azken emaitza hori kontuan hartuta, San Fermin Torneoko Urrezko Ligako beste finalerdia Zabaleta-Erasunek eta Etxegarai-Gamindek jokatuko dute, Soraluzen.
Labriten jokatuko da final handia, sanferminetan.