Zizkerte kultur elkartea 2000. urtean sortu zuten zazpi edo zortzi arbizuarrek, herrian “kultur asuntuan zerbait egin behar zela eta... Orain arte ez baita sekula ezer egin”. Taldeak bere ibilbide laburrean Oihan Ederra aldizkaria argitaratu zuen, argazki zaharren eta festetako kuadrillen atorren erakusketak egin zituen. Argazki rallya antolatu zuen eta Arbizuko Zortziko Zaharra berreskuratu zuen. Aurrera begira, asmoak ziren: aldizkariarekin segitzea, ikastaroak antolatzea, webgunea egitea...



