Pilota

Joseba Ezkurdiak Iruñeko espetxean pilotaren bidezko birgizarteratze sozialaren programan parte hartu du

Guaixe 2025ko uzt. 2a, 09:00

Iruñeko espetxeko bergizarteratze programan parte hartu duten pilotari eta teknikariak. NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatutako programaren barruan, Iruñeko espetxean hitzaldia eman eta espetxeratutakoekin pilotan jokatu du aurrelari arbizuarrak

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak, CaixaBank eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, pilotaren bidezko birgizarteratze sozialaren programa antolatu du Iruñeko espetxean, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez. 

Horrela, Iruñeko espetxean pilotan aritzeko eta trebatzeko aukera izan dute ekimenean parte hartu duten 40 presoek, zazpi pilota saio eskaini baitira maiatzaren 7tik ekainaren 18ra bitartera. Horretaz gain, Andoni Gaskue, Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena pilotariek, eta Nafarroako selekzionatzaile Arturo Arbizuk hitzaldia eskain zuten eta presoekin pilotan aritzeko aukera izan zuten. Ekimena lehenengoz emakumezkoen modulura eraman zuten; Paula Gorostiaga pilotariak trebakuntza saioa eman zuen. Ekimenean parte hartu duten presoek kamiseta jaso zuten.