Ekainaren 30ean hasi zen Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Triatloi Campusa, Arbizun. Hemeretzi gaztetxo ari dira igeriketa, txirrindularitza eta korrika batzen dituen kirolean trebatzen, Maalen Beraza Etxarri eta Izaro Ducar Gerrikagoitia monitore dituztela.
Uztailaren 1ean egin zuen beroa zela eta, Arbizuko kiroldegian aritu ziren igeriketa lantzen, "berotzar horrekin kalera ateratzea ezinezkoa zelako. Hortaz, igeriketa landu genuen" azaldu du Maalen Berazak. Ordutik, Arbizuko inguruetan bizikletan aritzen dira, atletismoa lantzen dute, eta kiroldegiko igerilekuetan igeriketa lantzen dute, kirol batetik bestera egin beharreko trantsizioak eta beste nola egin ikasten. Izan ere, campusean trebatzen ari diren gehienek uztailaren 5ean Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan XXIII. Sakanako Haur Triatloian parte hartuko baitzuten.
Triatloi campusa uztailaren 11ra arte luzatuko da. Goizero, 10:00etatik 12:30era aritzen dira lanean.