Duela 25 urte...

Arbizun batzarra

Guaixe 2025eko urriaren 28a

Arbizuko udaletxea. ARTXIBOA

Enpresa baten kokapen aldaketa izan zen aztertu zena.

Hamabost urte pasa ondoren, Arbizuko Udalak atzera ere herritarrak batzarrera deitu zituen lastailaren 20ko 21:00etan. Herriko etxea jendez bete zen. Aztergai izan zuten Goien kalean (Olatzea) zegoen Lasider enpresarekin akordioa ixtea edo ez. Proposamena zen lantegia Utzubar industrialdera lekualdatzea eta enpresak herrian zuen lurren erdia (4.447 m2) eta 62 milioi (372.620 euro) pezetaren truke. Proposamena onartu zen.