Aldaketa Utzubar Ekoguneko ingurumen baimenean

Guaixe 2025eko irailaren 11

Utzubar Ekoguneko lixibiatuen ontzia. ARTXIBOA

Arbizu eta Lakuntzako hondakin uren araztegira ebakuatzen den lixibiatuaren bolumena handitu eginen da. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Sakanako Mankomunitateari baimena eman dio Utzubar Ekoguneko ingurumen baimen integratua aldatzeko. Orain arte Mank-ek lixibiatuen ontzian egunean gehienez 100 m³ isuri zezakeen. Baina Mank-en iritziz hori ez zen nahikoa haren ondoan dauden lixibiatu eta euri ur guztiarendako. Horregatik egunean 170 m³-raino handitzeko eskaria egin zuen. Lixibiatu bolumen hori Arbizu eta Lakuntzako hondakin uren araztegira ebakuatzen da. Baita horretarako baimena jaso ere. Foru administrazioak lehendik ezarritako baldintzak eta ebazpen berrian emandakoak bete beharko ditu Mank-ek.