Ane Berastegi Jakak (Ecologicos Navarra-Beratxa) uda berezia izan du. Selekzioak deituta, Munduko Junior Pista Txapelketetan aritu zen arbizuarra abuztuaren 20tik 24ra, Apeldoorn belodromoan (Herbehereak). Berastegi taldekako jazarpen modalitatean lehiatu zen, Izaro Etxarri, Leire Almena eta Leire Toledo taldekideekin batera. Lehen seriean euren erregistroa hobetu zuten (4:39.063), bosgarren sailkatuz, eta bigarren seriean zazpigarren izan ziren. "Ez ziren gauzak guk nahi bezala atera, baina zazpigarrenak izan ginen, eta egindako lanarekin pozik gaude". Berastegiri ongi etorri beroa egin zioten Arbizun.