UPNk Espainiako Auzitegi Nazionalean salatu du Arbizuko alkate Francisco Javier Razkin Flores. Hatortxu Rocken Fran Balda omendu zuten, arbizuarrak jaialdiaren sorreran parte hartu zuelako. Omenaldi hartan izan zen Razkin. UPNk alkatea salatu du "ETAko kide aktibo izateagatik zigortutako Baldari egindako omenaldian parte hartzeagatik".