Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, Txistorraren Eguna lastailaren 12an ospatuko da, igandearekin. Ohi bezala, txerri hesteki horren bueltan antolatzen den festa auzolanean egiten dute arbizuarrek. Bakarren batek antolaketan aritu nahi badu udaletxean eman dezake izena, edo bestela zinegotziren bati jakinarazi diezaioke. Udalak azaldu duenez, “aurten ere, piperropil, ehoziri lanak, tripota salmenta, ukenduak edo bestelakoak egiten bere ekarpena egin nahi duena ongi etorria izanen da. Zinegotziren bati abisua aurrez ematea eskertuko genuke, antolaketan kontuan hartzeko”. Udalak aurreratu duenez, herri lanak direla eta azokako postuak tokiz aldatuko dira.