Imanol Rayo zinemagile arbizuarrak Pedro Olea, Imanol Uribe, Enrique Urbizu eta Colectivo Moriarti zinema zuzendariekin solasaldiak izan zituen, eta horiek Los últimos artesanos liburuan jaso ditu. Erein argitaletxeak argitaratu du liburua, eta XX. mendean zehar, lau belaunaldi desberdinetan, euskal zinemaren ogibidearen nondik norakoak kontatzen du. Miguel Zozaya Fernandezek egin du hitzaurrea, eta bertan zinema artisau kontzeptuaren inguruan hausnarketa egin du ere Zozayak.
2011n Rayo Bi anai filmarekin aurkeztu zen pantaila handian. 2020. urtean Hil kanpaiak filma aurkeztu zuen, eta 2021ean Iñigo, San Inazio Loiolakoaren V. mendeurrenaren harira. Urte bat beranduago, Imanol Ubeda, Jose Igancio Agorreta eta Pello Lizarralderekin Sastraka/Maleza liburua kaleratu zuten. Orain, bere lehenengo liburua aurkeztu du arbizuarrak: Los últimos artesanos, eta bertan Pedro Olea, Imanol Uribe, Enrique Urbizu eta Moriarte koletiboko Ion Garayo, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagarekin izandako solasaldiak jaso ditu. Lau zuzendariek (Moriarti kolektiboa zuzendari bezala hartuz), lau belaunaldi desberdin ordezkatzen dituzte, eta beraz, liburuan 1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal zinematografiaren islada ematen da.
"Olea hasiera puntu hartuta, ezinbestekoa zen horri buruz hitz egitea"
"Hasieratik hasiko naiz. Liburu honen oinarria Mario Camusen heriotza da. Hil zenean berarekin kontaktatzeko denbora neraman". Imanol Rayok Donostian egindako aurkezpenean aipatu zuenez, Hollywoodekok zinema klasikoan egiten zen artisautzaren inguruko testigantza jasotzeko Camusekin hitz egin nahi zuen, baina "eskutik joan" zitzaion. "Patuaren gauzak, data horietan kointziditu zuen telebistan eman zutela Pedro Olearen trilogia ez ofiziala, Jose Fraderekin"; hau da, Tormento; Pim, pam, pum... fuego, eta Un hombre llamado Flor de Otoño filmak. Artisau zinemaren "adibide oso ona" direla esan zuen arbizuarrak. "Olea hasiera puntu bezala hartuta ulertu nuen ezinbestekoa zela errealizazio prozesu hura, gaur egun araua ez den zinema bat".
Liburuaren protagonistak lau belaunaldi desberdinetakoak dira, eta haien artean "zubia sortzen" dutela azaldu du Rayok: "Iraganetik gaur egunera. Gaiaren aldetik oso desberdinak, baina elementu hori elkarbanatzen dute". Zinemagile artisauak direla.
Zinemagileen artean
"Formatua elkarrizketa sakonak dira, solasaldi bat. Ni ez naiz kazetaria, orduan ogibidetik heldu diot: zinema ikasten zeudenean, gero aurkitu dutena, zer ez zuten espero...". Gauza horiek guztiak kazetaritza elkarrizketa batean ez direla ematen esan du Rayok, "kakotxen artean lagunen arteko solasaldi bat izan da". Elkarrizketatuak eskertu ditu, "izan duten jarreragatik eta pazientziagatik". Izan ere, "batzuetan" egiten zituzten topaketetan "erritmoa eta gardentasuna" mantentzea ez zela erraza aitortu du zinemagileak: "Maratonianoak izan dira". Ereinek hasieratik proiektuan izan duen parte hartzea eskertu zuen arbizuarrak ere.
XX. menean zinema herri arte bat zela azaldu zuen Rayok aurkezpenean, "Amerikako zinema oinarri hartuta". Carlos Zunzunegiren liburua aipatu zuen: La mirada cercana. "Zinemari buruz zerbait esan badaiteke obra kolektibo bat dela da". Beste alde batetik, herri kultura asko aldatu dela gaineratu zuen zinemagileak: "Hori ikus daiteke humanidadeen erorketa orokorrean: hezkuntza, kultura eta abar. Liburuan ere ikusten da hori". Esaterako, Enrique Urbizurekin izandako solasaldietan ikus daiteke: "Irakaslea da ECAMen eta esaten du ikusleek eta etorkizuneko zinemagileek ikus-entzunezkoen munduarekiko duten ezjakintasuna nabaria dela. Hori larria da, eta kultura orokorrera zabal daiteke". Konparatzearren Prado Museora joan, erromanikoaren arte lan bat ikusi, eta itsusiak eta lodiak esatearen antzekoa dela dio.
Horrelako anekdotekin liburuan umorea ere badagoela esan zuen Rayok. "Horrelako gauzak planteatzen dira". Gaur egungo gaiak plazaratzen dituzte, "ez bakarrik zinemaren inguruan". Esaterako, hezkuntza eta jakintzaren transmisioa gai bat da, "eta liburua egitearen beste arrazoietako bat, hain zuzen". Edward Dmytryken Cine, concepto y práctica lan didaktikoa oinarri hartuta, zer da zinema edota hortik sortzen den zer den artea hausnarketa lantzen dira ere.
"Agertzen direnak ez dira hobeak edo txarragoak; egiteko modu jakin bat dute"
"Azpimarratu nahi dut liburuan agertzen diren zinemagileak ez direla hobeak edo txarragoak; egiteko modu jakin bat dute, araua ez den modu bat, rara avis bat dira". Kimera bat direla esan zuen Rayok.
Autoreak
Zinema artisaua edo autore zinemaren arteko desberdintasun "gaindiezinak" direla esan du Mikel Zozayak liburuaren hitzaurrean. "Autore zinemagilearen anbizio guztia da artisaua izatea", aipatu zuen Zozayak aurkezpenean. Hasteko, Rayori eta Ereini eskerrak eman zizkien hitzaurrea egiteko aukera emateagatik: "Proiektu interesagarria iruditu zitzaidan, baita beharrezkoa ere". Rayok jaso dituen testigantzak "belaunaldi arteko testigantzak direla, eta anekdotak ez ezik elkarrizketa sakonak" direla esan zuen Zozayak; "oso erraz irakurtzen da, eta zinemagileen lan egiteko moduak azaltzen dira". Zinemagile batek zinemagile bati egindako elkarrizketa ez dela "oso ohikoa" azaldu zuen, "niretako horrek balorea ematen dio liburuari".
Zozayaren hitzaurrea dator artisau hitzak artista osoa bezala ulertzetik, "kritikarien kontraposizioarekin; figura hori goraipatzen hasi ziren eta artisau kontzeptua erabiltzen hasi ziren. Orduan, autoreek Hollywoodeko sistemaren barruan lan egiten zuten langileak bezala hartzen zituzten. Duela zenbait hamarkadako ideiak dira, baina gaur egunera arte iritsi dira, beste esanahi batzuekin".
Rayok planteatzen duen euskal zinemaren autorea "errealizadore bersatila" da, edozein enkargu hartzeko prest dagoena eta gidoiar buelta emateko kapaza dena; Zozayarendako horiek dira "artisauak".