Arbizun sarea eta zorua berritzeko lanak egiten ari dira Fernando Urkia kalean. Hori dela eta, Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak jakinarazi du gaurtik, irailaren 18tik aurrera hondakin bilketa ezin izanen duela ohiko moduan egin. Hau da, ezin izanen duela eskola zaharren atzeko bilketa puntutik edo etxeetako kakoetatik ezingo dira hondakinak jaso. Erabakiak eragina du aipatu kaleko 15 eta 50 zenbakien arteko hainbat etxebizitzari, Errekondo kaleko bati, bi elkarteri, ostalaritza eta merkataritza establezimendu banari.
Lanek iraun bitartean Uhalde kaleko larrialdigunean edukiontzi gehiago jarri ditu zerbitzuak, etxebizitza horietako jabeek erabil ditzaten. Zalantzak argitu eta informazio gehiago jaso nahi dutenek 900 730 450 doako telefono zenbakira hots egin edo info.hondakinak@sakana-mank.eus posta elektronikoko helbidera idatz dezake.