Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak 65 urtetik gorako arbizuarrei zuzendutako eskaintza antolatu nahi du. Deialdia 65 urte baino gehiago izan eta normalean ariketa fisikoa egiten ez dutenei zuzenduta dago. Modu autonomoan ibili eta eguneroko jarduera gehienak egiteko gai diren pertsonek izanen dute aukera izena emateko.
Izena ematen duen pertsona bakoitzari dituen funtzioen balorazioa egiten zaio. Horren ondoren, ariketa fisikoa egiten hasiko da. Eta denborarekin lortutako emaitzak aztertzeko aukera izanen da. Ariketa fisikoa norberak bere kabuz edo taldean egiteko aukera eskaintzen du programak. Mank-ek programa bera ibarreko hainbat herritan garatzen ari da eta parte hartzaileek haren balorazio “oso ona” egiten dute. Eskaintza horren berri emateko bilera irekia izanen da eskola zaharrean irailaren 25ean, ostegunarekin, 18:00etan.