Ehunka lagun hurbildu ziren giroaz gozatzera, artisau eta elikagai postuetan erosketak egitera, trikitilarien eta gaita jotzaileen doinuekin gozatzera, eta, jakina, txistor pintxoak dastatzera.
Pintxo txapelketako epaimahaia osatu zuten Jon Ander Mendinueta arbizuarrak, Juantxo Saenz Herriko taberbakoa, Aroa Petriati sukaldaria, Nerea Caballe Izar Ondo eta Javier Diaz Alhambra jatetxekoa. Haien arabera Arbizuko kanpineko sukaldariek egindako Kabia pintxoa izan zen onena. Txapela eta 300 euroko saria jaso zuten. Arratsaldean, berriz, Nafarroako Trikitixa Eskolen VIII. Jaialdia izan zen. Xaiborren disko festak eta aateak despeditu zuten ospakizuna.