Iratxe Reparazek sortu du Durangoko Azokaren irudia

Guaixe 2025eko urriaren 17a

2025eko Durangoko Azokaren eta haren irudiaren aurkezpena; erdian, Iratxe Reparaz. DURANGOKO AZOKA

"Unibertso bisual oso bat" aurkeztu du arbizuarrak aurtengo Durangoko Azokarako. 

2025eko Durangoko Azokak ez du kartel bakarra izango, "guzitak izango ditu", azaldu du iruditegiaren sortzailea den Iratxe Reparaz arbizuarrak, aurkezpenean. Azokak egindako eta egiteke duen ibilbidea oinarri hartuta garatu du unibertso bisual berria, azaldu duenez, azoka ezin delako irudi bakar batean laburbildu. Eskuz marraztutako 60 baten aurkikuntzatik sortu zen, "zenbaki bat baino gehiago zen, ibilbide bat, mugimendu bat, egin dugun bidea eta oraindik egiteko duguna irudikatzen duena". Kartel bakoitza euskal kultura bizitzeko modu bat dela gaineratu du.