Kontribuzioa ordaintzeko garaia Arbizun

Guaixe 2025eko urriaren 30a

Arbizuko udaletxea. ARTXIBOA

Hilabete akaberarekin batera kobratuko du udalak. 

Arbizuko Udalak jakinarazi du hiri eta landa lur kontribuzio zerga lastailaren 31n kobratuko duela. Udal ordainagiriak beraien kutxa edo bankuetan helbideratuta dituzten arbizuarrei han kargatuko die zenbatekoa. Udal ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek azaroaren 30era arteko epea dute dagokiena pagatzeko. Ordaindu ezean agentzia betearazlearen bidez kobratuko da, dagokion errekarguarekin.