Arbizuko Udalak 10 eta 14 urteko gaztetxoei aisialdi eskaintza eta espazioa eskaintzen dien gaztetxokoan. Udal zerbitzu horretan gaztetxoekin aritzeko bi aisialdi begirale behar ditu udalak. Baldintzak dira adinez nagusi izatea, Batxilergoa edota Lanbide Heziketako erdi mailako titulua izatea eta euskarazko C1 maila. Azken hori titulua aurkeztuz edo azterketa bidez frogatuko da. Begiraleak aukeratzean udalak baloratuko dituenen artean daude: begirale titulua izatea, Hezkuntza, hezkidetza edo berdintasunaren arloko ikasketak izatea.
Interesa duenak bere curriculuma info@arbizu.eus posta elektronikoko helbidera bidali behar du. Azaroaren 11a baino lehen egin beharko du hori. Deialdiari buruzko informazioa arbizu.eus webgunean dago.