Lanak despedituta, Fernando Urkia kaleak itxura berria du. Karrika horretako 45 eta 32 zenbakietatik 22 eta 23 zenbakietarainoko zatia berritu dute langileek, hau da, Lizarragabengoarako bidegurutze paretik Nagusia kalearen bidegurutzeraino. Lanak Lacunza Hermanos enpresak egin ditu eta horien truke 588.801,37 euro (BEZ barne) jaso ditu.
Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planera Arbizuko Udalak kaleko lanen bigarren faseko proiektua aurkeztu du, dirulaguntza jasotzeko asmoz. Kale Nagusiko bidegurutzetik NA-2410 errepiderainoko tartea berritu nahiko luke udalak.