Gazte eguna ospatu dute

Guaixe

Asteburuan izan zen.

Arbizuko Gazte Asanbladak Gazte Eguna zela eta azaroaren 14rako eta 15erako, ostiral eta larunbaterako, egitaraua prestatu zuen. Besteak beste, egitarauan zeuden Palestinari buruzko hitzaldia, faxismoaren kontrako elkarretaratzea, futbolin txapelketa eta musika asko, kontzertu gisa edo herrian barnako kalejiran.