24. Korrikaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dute, abenduaren 11n, Agoizko kultur etxean: Xiberutikan Mendebaldera. Abestia Pello Reparazek sortu du, eta arbizuarrarekin batera, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariek ere parte hartzen dute. Bideokliparen zuzendaritza lanaz ere arduratu da Reparaz, eta aipatzekoa da plano sekuentzian grabatuta dagoela eta Jose Ramon Anda eskultorearen Bakaikuko etxe-lantokian grabatu dutela.
Elordik aurkezpenean "zinez" eskertu du Repazen ahalegina: Eskerrik asko Korrikarako kanta zoragarri hau ekoizteagatik eta, are gehiago, musikatik euskarari eta euskal kulturari egiten diezun ekarpenagatik". Lehenengo aldiz AEK osoak prozesu demokratiko baten bitartez aukeratu dute kantaren egilea. Korrikaren abestia sinatzea bere ibilbide artistikoko "erantzukizun eta poz handienetako bat dela" aitortu du Reparazek: "Ez da enarkgu hutsa, kantaren bidez euskarak eta Korrikak niri eman didatenaren zati bat itzultzea da".