Abenduaren 20an, larunbata, 11:30etik 13:00etara, Gabonetako txartel bat diseina dezagun! 9 eta 12 urte bitarteko haurrendako ilustrazio tailerra izanen da, Cristina Fernandez ilustratzailearen eskutik, Arbizuko Eskola Zaharrean. Aurretik izena eman behar da, abenduaren 18ra arte, crisfernandez.com webguneko dendan edo Bizum bidez (653713358), 10 eurotan (materiala barne).