Abenduaren 29an eta 30ean, astelehena eta asteartea, 11:30etik 13:00etara, Komikiak egiteko oinarrizko ezagutzak eta baliabideak azalduko ditu Cristina Fernandez ilustratzaileak Kontaidazu irudiz tailerrean. Tailerra Arbizuko Eskola Zaharrean izanen da, eta plaza mugatuak dira; aurretik izena eman behar da, abenduaren 26ra arte, crisfernandez.com webgunean edo 653713358 telefonoan Bizum bidez, 20 eurotan (materiala barne).