Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatuta

Guaixe 2026ko urtarrilaren 7a

Txapelketako kartak eta tapetea. ARTXIBOA

Bi bikote Nafarroako finalean ariko dira. 

Martxan da Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa. Herrietako kanporaketekin hasi da lehia. Urteko azken egunean Arbizuko Baxerri jatetxean jokatutako kanporaketan hamaika bikotek parte hartu zuten. Haietatik bi eginen dute txapelketan aurrera: Pello Insausti eta Txomin Flores eta Iñigo Alberdi eta Aitor Alberdi. Bi bikote horiek Nafarroako finalean ariko dira martxoaren 7an. Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketaren finala Amasa-Villabonan jokatuko da martxoaren 28an.