Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du

Guaixe 2026ko urtarrilaren 13a

Arbizuarrak plazan. ARTXIBOA

Bost saio izanen dira, hilean behin.

Arbizuko Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Lehendabiziko saioa ilbeltzaren 28an, asteazkenean, izanen da, iluntze aldera. Udalak oraindik ordua zehaztu gabe du. Ikastaroa maiatza bitartean luzatuko da, hilean saio bat eginez. Saio bakoitzean prestatutako jatekoak ondoren parte hartzaileen afaria izanen dira saioaren akaberan.  

Sukaldaritza ikastaroan izena emateko epea ilbeltzaren 17an despedituko da. Interesa duenak udaletxean eman beharko du izena, eta udalaren kontu korrontean matrikulako dirua sartu beharko du. Gehienez ere 25 pertsona onartuko dituzte. Izen emate ordena jarraituz onartuko dituzte parte hartzaileak. Ikastaroagatik 30 euro ordaindu beharko da, aparte saio bakoitzeko gastuak parte hartzaile guztien artean ordaindu beharko dituzte.