Aralarren galdutako mendizaleak erreskatatu zituzten

Guaixe 2026ko urtarrilaren 26a

Arbizuren atzean Aralarko magala. ARTXIBOA

Egoera onean zeuden eta lurrez erreskatatu zituzten.

Elurra zegoela ikusita, hainbatek mendira jo du asteburuan. Aralar mendian zebiltzan bi mendizale txakur batekin igandean. Momentu batean jabetu ziren galduta zeudela eta larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituzten. Altsasuko suhiltzaileak haien bila abiatu ziren eta Arbizuko Berigaingo Harregian opatu zituzten 16:07an. Ongi zeuden, eta ez zuten mediku laguntzarik behar izan.