Bizikletan zihoala, gizonezko batek erorikoa izan zuen atzo, martxoak 5, 16:36 aldera. Saihetsen inguruan min hartu zuen. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina joan ziren, baita bizi euskarriko anbulantzia ere. Osasun langileek lehen balorazioa eginda, pronostiko erreserbatuarekin, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.