60 urtetik gorakoen ongizatea helburu

Guaixe 2026ko martxoaren 27a

Arbizuarrak Fernando Urkia kalean. ARTXIBOA

Martxoaren 27an, ostirala, 'Arbizu elkar zaintzen' komunitate zaintza prozesuan orain arte egin denaren eta egin nahi denaren berri emateko aurkezpena eginen dute, Arbizuko udaletxean. Onodren, aatea egonen da. 

Teknoadineko programako koordinatzaile Iker Unanua Huartek azaldu duenez, "Arbizun elkar zaintzen komunitate prozesu bat da. Herria elkar zaintzeko ekintzak martxan jartzen ari da dagoeneko. Hori prozesu baten barruan dago". Unanuak azaldu duenez, "Teknoadinekoko eta beste teknikari batzuek hainbat arbizuarrekin zenbait bilera egiten hilabete batzuk daramatzagu". Hamar bat izan dira bileretan egon dira, "profil anitzetakoak dira, eta oso inplikatuta daude. Talde indartsua da".

Martxoaren 27an, ostirala, 18:00etan, aurkezpena eginen dute Arbizuko udaletxeko batzar gela; ondoren, aatea egonen da. Bertan egindako bileretan sortu diren ideien eta premien berri emanen dute, baita programatu dituzten zenbait ekintze ere.

Hilabete horietako lanean helburuak zehaztea izan da taldearen egitekoa. Unanuak argitu duenez, "helburua da arbizuarren, bereziki, 60 urtetik gorako pertsonen ongizatea bulkatzea da. Horretarako, elkarrekin jarduerak antolatuko dira. Helburua da arbizuarrak parte hartzea eta eginen diren jarduera horiek herriarendako onuragarriak izatea". Unanuak zehaztu duenez, ekimena "arbizuar guztiei zuzendutako ekimena da. Arbizuko denda, zerbitzu eta bestelako pertsonendako ere. Guztiak dira ongi etorriak, baita gazteak ere. Haien premia izanen dugu".