Sakanako Autobian (A-10), Arbizuko dermioan eta Etxarri Aranazko noranzkoan, auto bat bidetik atera zen atzo 18:27 aldera. Istripuaren ondorioz, 51 urteko gizonezko bat arin zauritu da. Etxarri Aranazko osasun etxeko medikuak eta erizainak bertan artatu ondoren, balorazio osoagoa egiteko, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batean.
Istripuaren tokira Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta foruzainak joan ziren. Azken horiek trafikoa bideratzeaz eta istripuaren nondik norakoak ikertzeaz arduratu ziren. Seguru gidatzeko, Foruzaingoak aholkatu du gidatzerakoan beti arreta mantentzea eta abiadura mugak errespetatzea.