Etxerako egurra eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2026ko apirilaren 20a

Arbizuko ikuspegia Etxarriko portutik. ARTXIBOA

Apirilaren 30era arteko epea dago. 

Arbizuko Udalak jakinarazi du etxerako egur lotea nahi duten herritarrek izena eman beharko dutela. Horretarako udaletxera hots egin beharko da, 948 460 017 telefono zenbakira. Lote bakoitzeko 35 euro ordaindu behar dira. Eta ordainketa La Caixaren ES64 2100 5169322200022902 kontu korrontean egin beharko da.