Udalak herri larreen aprobetxamendua emateko deialdia egin du

Guaixe 2026ko maiatzaren 7a

Arbizuko ikuspegia. ARTXIBOA

Zuzeneko adjudikazioa eginen du. 

Arbizuko Udalak herri-larreen aprobetxamendua herritarren artean zuzenean adjudikatzeko prozedura abiarazi du. Deialdian interesa duenak bere eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko maiatzaren 29ra arte du. Herri larreen aprobetxamenduen onuradun izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte familia-unitateen titularrek: adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua; erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea 3 urte lehenagotik; Arbizun egiazki eta jarraian bizitzea urtean bederatzi hilabetez, gutxienez; eta Arbizuko Udalarekin zerga-betebeharrak egunean izatea eta aziendak Arbizuko Udaleko katastroan inskribaturik edukitzea.