Arbizuko Udalak haurrei zuzendutako Udako Tailerrak antolatu eskaintza prestatu du. Zehazki, 2016 eta 2022 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta dago. Udalak jakinarazi du izen ematearen arabera 2015ean jaiotakoendako aukera egon litekeela. Eskaintza garileko astegunetarako da, 10:00etatik 14:00etara. Izen ematea maiatzaren 29ra arte dago zabalik. Matrikulari dagokionez, haur bakarragatik 130 euro ordaindu behar dira. Familia bereko bi edo haur gehiago izena eman behar badute, bakoitzagatik 80 euroko matrikula ordaindu beharko da. Eta, azkenik, gurasoak langabezian dituen haurraren gurasoek 75 euro pagatu beharko dute. Informazio gehiago nahi duenak info@arbizu.eus e-posta helbidera idatzi edo 948 460 017 telefono zenbakira hots egin dezake.