Arbizuko Herri Eskolak Kulturartekotasun eta elkartasuna astea egitasmoa antolatu du maiatzaren 11tik 15era, astelehenetik ostiralera, eta kulturartekotasunean eta elkartasunean hausnartzeko zenbait ekimen eginen dituzte; tartean ipuin kontaketak, dinamikak, tailerrak eta erakusketak izanen dira.
Maiatzaren 14an Kulturartekotasuna Arbizun eguna izanen da, eta ekimenak kalera aterako dituzte; Kantuz herrian barna izanen da eta plazan topaketa eginen dute; bitartean Buina gente... erakusketa izanen da eskola zaharrean ikusgai. Maiatzaren 15ean erakusketa ikusgai izanen da, eta ipuin kontalaria izanen da ere, egitasmoari amaiera emanez.
Astean zehar eginen diren ekimenak aurretik landu dituzte ikasgeletan; esaterako, errezetak familiekin eta ikasleekin landu dituzte, Munduko jolasak Gorputz Hekzuntzan landu dituzte eta Munduko musika eta abestiak musikan landu dituzte.
Arbizuko Kulturartekotasun eta elkartasun asteko egitaraua
Maiatzak 11 astelehena
Begiak zabaltzen
09:00 Ipuinaren kontaketa eta solasaldia, eskolan.
Munduko jolasak, kanpoko espazioan.
Ikasle handien errezeta tailerrak.
Maiatzak 12 asteartea
Zer eramango zenuke?
09:00 Dinamika: Objektu kuttunak ikasle txikiekin, maleta ikasle ertainekin, eta testua eta sarea, ikasle handiekin; eskolan.
Munduko jolasak, kanpo espazioan.
Ikasle ertainekin errezetak.
Maiatzak 13 asteazkena
Maletak
09:00 Dinamika: Objektu kuttunak ikasle txikiekin, maleta ikasle ertainekin, eta testua eta sarea, ikasle handiekin; eskolan.
Munduko jolasak, kanpo espazioan.
Ikasle txikiekin errezetak.
Maiatzak 14 osteguna
Kulturartekotasuna Arbizun
11:00 Kantuz: Euskal kulturako zein beste kultura batzuetako abestiak kantatuko dituzte, herrian barna.
12:00 Topaketa, plazan: jolas txokoa, musika, photocall, Munduko janen dastaketa...
Erakusketa, estalopean: Txikien komunitatearen objektu kuttunak; ertainen komunitatearen maletak, eta Enarak saretuz.
Buina gente... Infancia migrante en la Frontera Sur de Europa marrazkien erakusketa, Eskola Zaharrean.
Zer da kulturartekotasuna? Zer da migrazioa? bideoa, Eskola Zaharrean.
Hanielleren txalupa ipuina, Eskola Zaharrean.
Maiatzaren 15 ostirala
Hausnarketa
17:30 Buina gente... Infancia migrante en la Frontera Sur de Europa marrazkien erakusketa, Eskola Zaharrean.
18:30 Ametsen Ilarak Maria Gomis eta Izaskun Igelbetzen ipuin kontaketa, Eskola Zaharrean.