Zirkulazio zerga ordaintzeko deia

Guaixe 2026ko maiatzaren 13a

Ibilgailuak kiroldegi parean aparkatuta. ARTXIBOA

Ordainagiria helbideratuta dutenei kontu korrontean kargatuko diete zergaren diru kopurua.

Arbizuko Udalak jakinarazi du aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea garagarrilaren 30ean despedituko dela. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei zenbatekoa kontu korrontean kargatuko diete. Halakorik ez dutenek udalaren kontu korrontean sartu beharko dute dirua. Epea pasata ordainketa egin ez duenari agentzia betearazlearen bidez kobratuko zaio zerga, dagokion errekarguarekin.