Arbizuko Udalak Beldarrain jubilatu elkarteko taberna-jatetxearen ustiaketa emateko deialdia egin du. Ostalaritza azpiegitura herriko festetan, garagarrilaren 23tik 28ra, errentan emateko deialdia da udalak egin duena. Hura hartzeko interesa duenak bere eskaintza aurkezteko epea garagarrilaren 8an du. Deialdiaren berri arbizu.eus webgunean dago.