Arbizun urtean zehar lau auzate berezi egiten dituzte. Herritarrak bat egiteko auzate egutegi hori nekazarien egunak, San Isidrok zabaltzen du maiatzaren 15ean. Aurten ostirala izanik, makina bat jende elkartu zen. Eguraldiak laguntzen ez zuenez, auzatea plazako estalpean izan zen. Aldabide elkartea ere jendez beteta egon zen.