Uda gertu dago eta udako kirol eskaintza handik hona dabil, barra-barra. Sakanako Mankomunitateak, urtero moduan, 8 eta 16 urte arteko gazteendako triatloi Campusa antolatu du uztailaren 1etik 15era, astelehenetik ostiralera, Arbizuko kiroldegian.
Monitorea Maalen Beraza Etxarri izango da. Saioak goizez izango dira, 10:00etatik 12:30era, Arbizuko kiroldegian. Triatloiak jasotzen dituen atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza landuko dira, teoria eta praktika uztartuz, eta batez ere jolasen bidez ikastea sustatuz.
Uztailaren 18an Sakanako Triatloia jokatuko da Altsasun, eta parte hartzaileek triatloiaren inguruko esperientzia osatu ahal izango dute.
Izena ematea, ekainaren 16ra arte
Izena ematea zabalik dago ekainaren 16ra arte, edo 25 tokiak bete arte, Mank-eko Kirol Zerbitzuan (kirolak@sakana-mank.eus edo 948 464 866). Prezioa: 50 euro.