Arbizuko Udalak Loinaz eta Akerruntza kaleetako argiteria publikoaren instalazioa berritu nahi, energia-eraginkortasuna hobetzeko. Lanek 82.594,85 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Kontratua bereganatu nahi duen enpresak bere eskaintza garagarrilaren 15eko 23:59rako aurkeztu beharko du. Udal kontratua eskuratzen duen enpresak garilean hasi beharko ditu lanak eta horiek despeditzeko 25 egun izanen ditu.
Lan horiek despeditzen direnean Arbizuko herriguneko argiteria publiko guztian LED argiak izanen dira, eta aginte koadroan berrituta egonen dira. Lanak 2020an hasi zituen udalak. Urte hartan, lehenik, 3e taldeak argiteria publikoaren auditoria energetikoa egin zuen.
2020an bertan San Juan inguruan dagoen koadroaren menpeko bonbillak LED argiengatik aldatu ziren. Bigarren lana 2024an egin zen Loinaz aginte zentroan eta Iruñeko etorbideko argiteria berritu zen. eragiten diona. Urte berean Mikel Aingeru, Sarrasteko eta Loinaz kaleetako argiak aldatu ziren.
Lan horiek eginda, Arbizuko Udalak argi horien kontsumo arrazionala lortuko du, instalatutako potentzia murriztuz, kontrolatuz eta erregulatuz, eta arauak eskatzen eta gomendatzen dituen argiztapen mailak murriztu gabe.