Astekaria

"Saio batek harrapatzan zaituenean, aurrera"

Eneida Carreño Mundiñano eta E. R. B. 2026ko ekainaren 18a

Olaia Beltza Errazkin Nafarroako Bertsolari Txikien Txapelduna txapelarekin.

Olaia Leitza Errazkinek Nafarroako Bertsolari Txikien Txapelketa irabazi du eta "oso pozik" dago; datorren urtean Eskolartekoan ariko da.

Nafarroako Bertsolari Txikien Txapelduna 2026 Jauntsarats. Horrela dio Olaia Leitza Errazkin arbizuarrak eskuartean duen txapelak. "Poz-pozik eta ilusio handiarekin" iritsi zen Etxarri Aranazko GUAIXE IRRATIra txapelarekin. Ez da irabazi duen txapelketa bakarra; otsailean Iruñeko Bertsopaper Lehiaketaren saria jaso zuen ere. "Egun hartan saioa egin zen eta saioa baino lehen eman ziguten saria; sekulako saioa izan zen, Maialen Lujanbio etorri zen...". Txapelketa hori "nahiko presente" duela esan du hamahiru urteko bertsolari gazteak, "Saatsek beti eskuorriak ekartzen digu, eta beti ilusioa ematen dit". Etorkinei buruz hitz egin zuen. Maiatzaren 24an, esan bezala, Nafarroako Bertsolari Txikien txapelketako finalean parte hartu zuen eta txapela irabazi zuen. Datorren urtean Eskolarteko Bertsolari Txapelketara salto eginen du. 

Noiz hasi zinen bertsotan eta zergatik? 

"2022ko txapelketan pentsatu nuen nahi nuela  kantatu"

Bertsotan ofizialki lau urte eramaten ditut ikasturte honetan, hurrengoan bosgarrena. Egia esan, txikitatik izan dut grina. Etxean bertso asko entzun dut, osagarekin, txiktiatik. Asko gustatzen zait eta izugarrizko afizioa daukagu; bertsolariak ezagutzen ditugu eta abar. Baina grin-grina nik uste Euskal Herriko 2022ko Txapelketan sortu zitzaidala gehienbat. Orduan bai bertso eskolan nenbilela, baina joaten nintzen jolastera bezala; niretako jolas bat zen. Azkenena, bertsoa hori izan da niretako, baina e hainbeste txapelketetan ibiltzeko eta. Baina hor sartu zitzaidan nik hori nahi dudala, oholtzaren gainean beraiek bezala kantatzen aritu. 

Bertso eskolan non hasi zinen? 
Altsasuko bertso eskolan ibiltzen naiz. Lehen txikiago nintzenean, bosgarren eta seigarren mailan, ikastolako bertso eskolan ere aritzen nintzen. Baina normalean ostegunera Saatsekin eta kuadrillarekin biltzen naiz eta bertsotan egoten gara. Ikastolako bertso eskolan baino lehenago grinarekin hasi nintzen. Saats etorri zen eskuorria ematera eta agian apuntatuko naiz pentsatu nuen. Garai horretan Altsasun hasi nintzen eta gerora bertso eskola sortu zen Lakuntzen eta batzuetan ere joaten naiz. Ostegunetan Altsasun ez dutenean Lakuntzara joaten naiz. 

Gustura aritzen zara. 
Nik uste bertso saio bat entzuten duzunean eta harrapatzen zaituenean, eta bertso eskolan hasten zarenean, hasierako bi urte horiek harrapatzeko dira eta behin harrapatuta zaudenean, aurrera. 

Nola animatu zinen txapelketatan parte hartzera? 
Hamalau urte bitarteko txikien ekimen hau duela hiru urte berreskuratu zuten. Niretako jolas bat zen, baina ikusten nuen igual nahi nuela oholtzaren gainean kantatu eta Saatsek esan zigun nahi zuenak kantatzeko aukera uzela, eta Etxarrin kanporaketa bat egin behar zutela. Hortik pasatzen zirenak Leitzara pasako ziren finalera kantatzera. Horrekin emozionatu nintzen eta eta segundo bat ere ez nuen pentsatu: baietz esan nion, aurrera. Saatsek oso ongi errespetatzen du ez duenak kantatzea nahi, eta alde hori ongi zaintzen dute Saatsek eta bertso eskolako beste irakasleek. Kantatzen ez duena publiko gisa egoten da entzuten. Oholtzaren gainean bazaude eta ikusten baduzu ez dela zure eguna eta ez dakizula nola jarraitu eserita gelditzen zara. 

Lasaitasuna ematen du, ezta? 
Bai, beti. Babesa-eta. Imajinatu ez zaizula ateratzen errima eta oso agobiatuta zaudela; esaten diozu gai jartzaileari ez duzula kantatuko eta ez da ezer gertatzen. 

Nolakoa izan da txapelketa? 
Gureak askoz herrikoiagoak dira, formatu txikiagoan. Nafarroako Bertsozale elkartean eman genuen izena eta kanporaketak bailaratan izan dira; Sakanan, Iruñean, Bortziriak eta nahastuta. Gogoratzen naiz lehenengo kanporaketa hemen Karrikestun izan zela, bigarrena Lakuntzako kultur etxean eta Irurtzungo kultur etxean. Bertso eskolako jendearekin eta giro goxo-goxoa izaten da. Finalean urduritasun gehiago nabaritzen da. Nafarroako Bertsolari Txiki eguna izaten da, egun osoko ekimena. Autobusean bailarako jendearekin joaten zara eta Jauntsaratzen gelditu ginen; lehendabizi gosaldu eta 12:00ak aldera kantatzera joan ginen. Hiru eduki edo ariketa izan ditu; lau oinak emanda bi aldiz eta gero buruz burukoan koplaka Santimamiñe doinuan. Normalean sei izaten dira buruz burukoan baina aurten zortzi izan gara enpate handia zelako. Lehen ere trikitiarekin jotzen zen baina jendea urduri jartzen zen. Nahiko librea da, azkenean, publikoa bertso eskolako irakasleak eta ikasleak dira, eta horrek ere oso giro polita sortzen du.  

Familia ez da egoten? 
Ez. Ez dute uzten edo ez da aukera sortzen. Beste giro bat ematen dio; beste babes bat edo goxotasun bat. Niri gurasoen aurrean edo beste gurasoen aurrean kantatzea ez ditu urduritasun gehiago ematen. Baina beste batzuei bai. Niri urduritasun gehian sortzen didana da bertsoa ongi kantatzea. 

Saioan sumatzen zenuen ongi ari zinela? 

"Santimamiñe doinuan kantatzea asko gustatzen zait; koplaka, asko esatea leku gutxian"

Hasieran ez. Lau oinak emanda ematen du ezetz baina oso ariketa zaila da. Azkenean oso mugatuta zaude erriman eta horregatik gai bat eman behar duzu. Nahiko urduri jartzen naiz. Nahiko kontzentratuta hasi nintzen eta ez nuen pentsatze zer etorri ahal zitekeen gero. Buruz burkora pasatzen zirenen izenak nire esan zuenean hor bai pentsatu nuela txapelaren bila joan behar nintzela. Sakanako bakarra izan nintzen. Santimamiñe doinuan kantatzea asko gustatzen zait, koplaka, zirikatzeko nire momentua da, eta balio duen doinua denez asko gustatzen zait. Horregatik esan nuen txapelaren bila joan behar nintzela eta ahal den gehiena kopla txikian sartu. Azkenean, horrek puntuazioan asko igotzen du: asko esatea leku gutxian. Beste formatu batean kantatzen da; daukazunean kantatzen duzu. Beste pertsona bati erantzun dezakezu. 

Zer suposatzen du txapelak?
Sorpresa izan da niretako. Banekien lortu ahal nuela, aukera bazegoela, baina egun batzuetan hobe zaude eta beste batzuetan okerrago. Oso berezia izan zen Ekhiñe Zapirainek jarri zidalako. Asko entzuten dudan eta gustatzen zaidan bertsolaria da. Gainera Gure ahots bideo motz lehiaketaren sari banaketa izan zen gerora eta esan ziguten Santimamiña joan behar ginela 22an, eta ilusionatuta. Txapela inpultsoa suposatzen du. Datorren urtean Eskolarteko handian parte hartzeko. Ez da bakarrik parte hartzea, atentzio gehiago jarriko diot. Etxean ere ilusioarekin hartu zuten.