Pilota

Garfeko onenak, Arbizun

Guaixe 2026ko ekainaren 17a

Josu Igoa, Arbizuko pilotalekuan, Ezkurdiaren omenaldian. Ekainaren 19an bertan ariko da, Arbizurekin. ARTXIBOA

Ekainaren 19an, ostirala, Aldabide pilota eskolak antolatuta, esku pilota jaialdi profesionala izanen da, Arbizuko frontoian. 

Arbizuko Aldabide pilota eskolak, Arbizuko Udalaren eta hainbat babesleren laguntzarekin esku pilota profesional jaialdia antolatu du ekainaren 19an Arbizun, 18:30etik aurrera. Garfeko pilotariak ariko dira, tartean sakandarrak. Lehen partidan Murgiondok eta Bergerak Olaetxeari eta Lazkozi egingo diete aurre, eta bigarrenean Igoa eta Arbizu bikote etxarriar sendoak Canabal eta Azpiroz izango ditu aurkari.